zerbitzuak
M. Aretxaga hagin klinikan punta-puntako teknologiarekin egiten dugu lan, zure ahoa luzaroago egon dadin osasuntsu.
Esperientzia handiko profesionalak gara eta hartu-eman zuzena eta gertukoa eskaintzen diegu geure bezeroei. Instalazio modernoak ditugu ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko odontologiaren arlo guztietan.
Deitu eta eskatu hitzordua !!
946 462 498
ZERBITZUAK
Odontologiaren espezialitate guztietako zerbitzu zabala eskaintzen dugu, teknikarik berrienak eta kalitatezko materialak erabiliz:
- Doako azterketa eta diagnostikoa.
- Azterketa egiteko abisua.
- Espezialitate ezberdin hauetan tratamendua:

-Odontologia kontserbatzailea -Endodontzia
-Periodontzia -Protesi finkoa / kendu-ipintzekoa
-Kirurgia eta inplantologia
- Beste Zerbitzuak:
*** ODONTOLOGIA NEUROFOKALA: Ikuspegi holistiko batetik eginiko odontologia da, hau da, gorputzak ahoan duen eragina zein ahoak gure gorputzean daukana ere kontutan hartzen duena.
*** ODONTOLOGIA BIOLOGIKOA: Odontologia ikuspegi naturalago batetik eginda, material ez hain irritatzaileak eta metalik gabeak erabilita.
*** AMALGAMAK KENTZEA: Segurtasun protokolo bat jarraituta, merkurio lurrinak ekiditeko.
*** TERAPIA NEURALA: Nerbio sistema begetatiboa nerbio sare bat da organoak eta ehunak erregulatu, eta elkarrekin lotuta eta orekan mantentzen dituena. Sare honetako edozein irritaziok sintoma ezberdinak agertzea eragin lezake. Terapia naturala irritazio horiek neutralizatzen ahalegintzen da, puntu zehatzetan injekzioak jarrita, nerbio sistemak berriro aurki dezan oreka.